• 25. Festa
  • Pregoilaria 2018

Pregoilaria 2018

"Bertsoaren sorgina"

Maialen Lujanbio bertsolaria izango da Bilarren irailaren 16an egingo den Mahats-bilketaren festako pregoilaria

Euskal Herriko Bertsolari txapelketako txapelduna izango da aurten Arabako Errioxako Mahats-bilketaren festako pregoia egiteaz arduratuko dena. Festaren XXV.edizioa izango da eta urtetik urtera, eskualdeko herri batek hartzen duenez, oraingoan, Bilar herrian izango da hitzordua irailaren 16an. Maialen herria ezagutzen egon da eta konfirmatu du festako pregoilaria izango dela. Bilarren dagoen "Sorginen etxea" trikuharri ezagunean argazkiak egin ditu, izan ere, herrikoa ez ezik, eskualdeko ikurretako bat da trikuharri hau.

Maialenek pozik hartu du pregoilari izendapena eta, besteak beste, Arabako Errioxan euskara bultzatzeko lan egiten duten eragileen lana babestu nahi duela adierazi du.

Gerardo Olano alkateak bere aldetik, Maialenekin bi helburu bete dituztela esan du: "emakume bat nahi genuen eta gainera Maialen euskalgintzako erreferente bat da". Festaren antolatzaileekin bazkaldu ostean, bertso eder bat eskaini die Lujanbiok eskertza modura.

Iaz Karra Elejalde aktore gazteiztarrak egin zituen pregoilari lanak Iekoran eta aurten berriz, Maialen Lujanbiok hartu dio lekukoa.

pregonera

Antolatzaileak

Cuadrilla de Laguardia - Rioja Alavesa / Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla

Ayuntamiento de ELVILLAR - BILARko Udala

Babesleak

Arabako Foru Aldundia / Diputación Foral de Álava

EUSKO JAURLARITZA / GOBIERNO VASCO

EUSKADI BASQUE COUNTRY

VITAL. guizarte ekintza / obra social

RIOJA. Denominación de origen calificada.

Laguntzaileak

abra Asociación de Bodegas de Rioja Alavesa / Arabako Errioxako Upeltegien ElkarteaRuta del Vino de Rioja Alavesa / Ardoaren ibilbidea Arabar - ErrioxaRadio VitoriaDiario Noticias de Álava

Desarollado por: eosfera