Lantziegoko kaleetan zehar goazela, armarridun hainbat etxe eta jauregi ikusi ditzakegu. Kale horiek San Aziskloren eta Santa Viktoriaren parrokia-elizara eramaten dute. Eliza XVI. mendearen bukaerakoa da, erretaula errenazentista dauka eta rokoko estiloko korua. Korua ondo landutako harlanduzkoa da, eta barruan organo barroko bikaina du, Euskadiko zaharrenetarikoa.
Andre Maria Landakoaren ermita dugu ere bai. XVIII. mendekoa da, eta barruan Andre Maria motako Ama Birjinaren irudia dauka.
Eraikin zibilen artean, Armendaritzeko Markesaren jauregia nabarmentzen da. XVIII. mendekoa eta, gaur egun, udaletxearen egoitza dago bertan.
Udaletxetik gertu, iturri neoklasikoak, garbitokiak eta uraskak osatutako multzo bikaina aurkituko dugu, baita La Paloma habanerak nazioartean ezagun bihurtu zuen Sebastian Iradier Salaberri musikari konpositorearen jaiotetxea ere.
Era berean, oso interesgarria da olio-errota bisitatzea. Assako Mantible zubia, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza eta Biasteriko Erdi Aroko iturria nabarmenduko ditugu.