Mahats- bilketaren festak 2022an bere XXVI.edizioa ospatzen du. Aurten, hitzordua LANTZIEGO / LANZIEGO izango da irailaren 18a, urtero bezala, festa bereziak hartuko ditu herritar naiz bertaratzen diren kanpotarrak.
Festa hau kuadrillako biztanleen ekimenez jaio zen. Hauen nahia izan zen bertako produktu kuttunena goraipatzea: ardoa. Lehenengo ediziotik egitura eta garapenean asko aldatu da,baina urtero herri batean egiteak edizio bakoitza berezia eta bakarra bihurtzen du. Herri bakoitzak bere ikutua ematen dio egun osoko egitarauari. Modu honetara, lortu da urtetik urtera antolaketan eskualde guztiak parte hartzea.