XXXI. Ardo Lehiaketa
Arabako Errioxako Mahats-bilketaren Festak ospe handiko ardo-lehiaketa antolatzen du bere lehen ediziotik, 1994. urtetik. Sariketara Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatua duten ardoak besterik ezingo dira aurkeztu, hau da, deitura osatzen duten hiru azpi-guneak aurkeztu daitezke: Beherea, Garaia eta Arabako Errioxa. Urtero Jatorri-deitura Kalifikatuan egiten diren ardoen kalitateko barometroaren adierazle dira hautaketa eta emaitza faseak, eta zehazten dute zein upeltegi nabarmenduko den uzta jakin horretan.
Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren eskariz egin ditu Ardoaren Etxeak Sariketaren oinarriak, bertan dago Arabako Foru Aldundiko Mahastigintza Zerbitzua. Oinarri hauek egokitu dira Deituraren berezko formatu eta tendentziak kontuan hartuta; “Ardo berezi apartak” izendatutako atala dute ere bai. Era berean, azken ediziotik, ardo zuriak bi ataletan banatu dira: “onduak eta urtekoak”.
Lehiaketa honek errotze handia izan du enogastronomian, eta horretan zeresan handia izan du epaimahaiaren osaerak: itzal handiko adituek osatzen dute, sektoreko profesionalek eta hainbat entitate publikotako profesionalek; gainera, Nekazaritza Ministerioak homologatu du, Eusko Jaurlaritzaren eskariz. Horrek guztiak baimentzen ditu irabazleak jasotako saria beren ardoen etiketetan zehazteko. Nolanahi ere, ardandegidunek gehien baloratzen dutena da sariketaren antolakuntza bera dela upeltegietara doana ardo finalisten laginak ausaz jasotzera.
Edizioz edizio geroz eta upeltegi gehiagok parte hartzen du. Errioxa Jatorri-deitura Kalifikatua Arautzeko Kontseiluak erabakitasunez babesten du sariketa bere kalitate, berezitasun eta garrantziagatik.
Hemen duzu eskuragarri aurtengo ardo lehiaketaren informazio eta oinarriak.